AZKEN HAUSNARKETA

Nire ustez gaur egun askoz errezagoa da ikastea lehen baino nire harbasoen inguruan ez zegoen ez arbela digitalik, teknologiarik ezer ez. Horregatik, gaur egungo gazteak errezago daukagu ikasteko eta esfortsu fisiko handiak ez egiteko. Hau da, kahootak eta talde lanak egitea asko erreztu egiten digute ikastaroa. Eta asteak pasa ala, filosofia gehiago gustatzen ari zait.

Beharrezkoa filosofia: Filosofia ideia teoriko guztiak aztertzen eta gauza guztien zergaitia bilatzen dituen gaia da, hau da, pentsatzeko modu bat eta mundua ikusteko beste modu bat, horrez gain, jakinduriaren arloa da. Baina, nire ustez gaur egungo gizartean oso ondo datorkigu FILSOFIA, gure zalantzak erantzuteko, arrazoitzeko eta argitzeko.

Pentsamendu kritikoa: Gaur egun jende oso gutxik dauka pentsamendu kritikoa, beldurra daukatelako ea zer pentsatzen duten besteek haiengan. Bizi garen gizartean garrantzia gehiago duelako besteek pentsatzen dutena zurengan bakoitzak pentsatzen duena baino.

Gure kabuz pentsatzeko gaitasuna: Ez nago batere ados esaldi honekin, lehen esan dudan moduan, batzuek garrantzia handiagoa ematen diote besteek pentsatzen dutena bakoitzak pentsatzen duena baino.

Pentsatzeak aske egiten gaitu: Erabakiak hartzerako orduan, erabaki horien jabea naizela eta askeak garela guri gustatzen zaizkiguzan gauzak egiteko baina besteei kalte egin gabe egin behar dira, eta oraindik ados segitzen dut eman nituen arrazoiekin.

Pentsatzen dudana naiz: Bardin pentsatzen segitzen dut esaldi honen aurrean. Nire iritziak, nireak dira inorenak gehiago, eta nire iritzietaz arduratu beharko naiz, gaur egun sare sozialetan esandako gauza bat benetan pentsatu ez arren oso oso azkar zabaldu egiten dira eta azkenean arazo batean sartu egin ahal zara.

Eta azkeneko bi gaiak iritzi pertsonala eta ezagutzaren abiapuntuak izan ziren.

Deja un comentario