LA ISLA DE LAS TENTACIONES

Gaurko egunean, hau da, aste santuko azken egunean 20.sarrera landu egingo dugu. Zuek ideia bat izateko zeren inguruan gauden hitz egiten telesail honen laburpen txiki bat egingo dizuegu.

Hasteko, telesail honek , “La Isla de Las Tentaciones” du izena, telesail honen helburua da 5 bikote ezberdin joatea uharte horretara, kasu honetan, Dominikar Errepublikara, non han luxuzko bi etxetan banatuta daude. Alde batetik, lehenengo etxean mutilak izango dira, azken tenporada honetan hainbat mutil egon dira betse hamar neska tentatzailerekin eta, bestaldetik, neskak, Lucia, Lara, Claudia, Lola eta Marina ziren eta lehen esan dugun bezala beste 10 mutil tentatzailerekin. Beraz, 5 bikoteak elkarren proban jartzeko da benetako helburua. Esan behar lukeena da aurreko urteetatik ezberdintasun batzuk jasan egin dituela telesail honek. Ezberdintasunekin hasteko esan beharko leguke , sirena moduko bat jarri zutela, sirena honen helburua zen bikoteko pertsona batek alde batetik beste aldera pasatzeko asmoa izanez gero sirenak soinu arraro bat egiten zuen. Hau da, muga baten antzekolez erabiltzen zen. Bigarrenik, hitzorduetako batean, betoa jar diezaiokete tenporatzaile edo tentagarri batekin hitzordurik ez izateko, eta, hirugarren ezberdintasuna izango litzateke, 5 bikoteetako mutil batek eta 5 bikoteetako neska batek betoa jarri diote, bikotekidearen azken bideoak ez ikusteko. Azaldutakoarekin amaitzeko , esan dezakegu, 5 bikoteetatik 2k bakarrik atera direla uhartetik bikote izatez eta 2 horietatik 1ek jarraitzen dute bikotelez eta gainera ezkondu egingo zirela zein haien asmoa.

Telesail hau ez dute gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat direnen pertsonei. Era batera esanda, ados nago imposatutako neurriekin, adin txikiagoko haurrei ez ikustearen arrazoia, garai horietan ez dutela espiritu kritiko sendorik, eta, azkenean, jokabide desegoki jakin batzuk normalizatu eta imitatu ditzaketela. Halanola, adingabeentzat egokiak ez direla agertzen diren irudiak edo tonu handiko hizkerak maiz esaten dutelako, txikiagoko haurrei ez ikustearen arrazoia, lehen esan dugun moduan , garai horietan ez dutela espiritu kritiko sendorik, eta, azkenean, jokabide desegoki jakin batzuk normalizatu eta imitatu ditzaketela.

Horregatik , ez dut logikoa ikusten lehen hitzordua egiten dutenean gehiago erreparatzen diotela pertsona berak daukan fisikoari bere barruari erreparatu beharrean, eta benetan nortasunari erreparatuko baliote, eta ez fisikoari, ez lirateke programatik aterako hasierako bikotea ez den beste pertsona batekin; izan ere, programan dauden hilabete batean, ez du denborarik ematen pertsonak ezagutzeko eta nolakoak diren jakiteko, ezta harreman serio bat sortzeko ere. Hau da, telesail huts bat besterik ez da.

Amaitzeko, oso bat gaizki iruditzen zait mutilak neskekin bakarrik nahi izatea eta neskak mutilekin. Ondo egongo lezake edizio berri baten antzera egitea eta gay, lesbianen, transgeneroen edo bisexualen bikoteak baita egotea. Oso dibertigarria izango litzateke horrelako egoerak ikustea eta bide batez, gehiago normalizatzeko horrelako gaiak. Baina edizio berri hau arazo bat iango luke, audientsia falta deiturikoa.

Deja un comentario